XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bekatu zailenak eman dauzku eskutan dugun liburu ederrean; bainan ez bíde zen lau bekatu hoitan gelditzekoa: ohointzaz bederen bazukeen kapitulu-alde on baten gaia.

Gure aburu osoa emaitekotz, erran ginezake Axularek ez zuela bere bigarren partea hasi baizik: sail handiari lotua zen, San Frantses Sales ekoaren Filotea bezalako zerbaiti.

Damurik ez baitzuen bururatu! Menturaz harek emanen zaukun, oraino hain eskas dugun Eskualdun fededunaren esku-liburua (le manuel de la spiritualité basque).

Den bezala ere, liburu ederra da, joria, aberatsa, jakitate handikoa, eta nahi ginuke lehen-bai-lehen norbaitek berriz ager-araz baleza girichtinoen eta eskualzaleen onetan (1) Hitztegi batean (Biographie générale F Didot MDCCCLXI tome III) hauche erraiten dute Axular handiaren Guero-az:.

Gure irakurtzailek hitztegia dute bitchi kausituko, eta ez Axular-en liburua.

Gainerateko berriak horriek bezain egiak balinbadira, Biographie hori surat aurdikitzen ahal dute}.